XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

7. ARIKETA EBATZIA / ENUNTZIATUA Puntu karaktereaz amaitzen den karaktere-sekuentzia batetan konta ezazu zenbat aldiz agertzen den TA karaktere-bikotea.

EBAZPENA Sekuentzia bat tratatu behar dugunez errepika ekintza bat erabili beharko dugu.

Tratamendu errepikakor hau ondo definitzeko 5. ariketan azaldutako galderei erantzun behar diegu.

1. Zelako tratamendua egingo dugu elementu bakoitzerako? Karaktere bat irakurtzen dugunean ea TA karaktere-bikotea ageri den jakiteko aurreko karaktereari buruzko informazioa behar dugu, hain zuzen ere, ea aurreko karakterea T karakterea izan den.

AURREKOAT aldagai boolearra erabiliko dugu.

Egiazkoa balioa badauka aurreko karakterea t izan dela jakingo dugu; bestela, faltsua balioa badauka, aurreko karakterea ez da t izan.

Beraz, karaktere bakoitzerako bi aldagai eguneratu behar dugu, bata TA karakterea bikotearen agerpen-zenbakiarena (azken irakurritako eta aurreko karaktereen arauera) eta bestea AURREKOAT, zeinean azken irakurritako karakterea ea t karakterea izan den gordeko baitugu, hurrengo karakterearen tratamenduan erabilia izateko.

Tratamendu oso honetarako bi bertsio aurkezten dugu.

Lehenengoan irakurritako karakterearen balio esanguratsuen multzoaren partiketan oinarrituz, eta bigarrenean TA karaktere-bikotearen kontatzailearen balioa eta AURREKOAT aldagaiarena aldatzeko baldintzak adieraziz.

Lehenengoa datuekiko partiketa da eta bigarrena tratamenduekiko partiketa.